Eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.
Lanbide Modulua | Ordu-eslepeina | Kurtsoa |
0232 Industria-automatismoak | 264 | 1º |
0233 Elektronika. | 132 | 1º |
0234 Elektroteknia | 198 | 1º |
0235 Barneko instalazio elektrikoak | 297 | 1º |
0236 Banaketa-instalazioak | 105 | 2º |
0237 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak | 105 | 2º |
0238 Instalazio domotikoak | 126 | 2º |
0239 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak | 66 | 2º |
0240 Makina elektrikoak | 126 | 2º |
E100 Ingeles teknikoa | 33 | 2º |
0241 Laneko prestakuntza eta orientabidea | 105 | 2º |
0242 Enpresa eta ekimen sortzailea | 63 | 2º |
0243 Lantokiko prestakuntza | 380 | 2º |
Zikloa Guztira | 2000 |
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat.
- Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.
LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:
- Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
- Eraikuntzako argiketaria.
- Industria-argiketaria.
- Mantentze-argiketaria.
- Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
- Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
- Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
- Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
- Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
Profesional hau gai izango da:
- Aginteko eta potentziako oinarrizko zirkuituak konfiguratzeko, elementuak hautatuz eta
eskemak eginez. - Automatismo-zirkuituak muntatzeko, eskemak interpretatuz eta funtzionamendua egiaztatuz.
- Koadroak eta lotzen zaizkien sistema elektrikoak muntatzeko, dokumentazio teknikoa
interpretatuz eta funtzionamendua egiaztatuz. - Instalazioetan matxurak eta disfuntzioak aurkitzeko eta konpontzeko.
- Kontrol programagarria duten sistema automatikoak muntatu eta mantenua egiteko.
- Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzeko.
Familia: Elektrizitatea eta Elektronikoa
Iraupena: 2000 ordu, 2 ikasturte, hauetatik 380 h lantokietan.
Eredua: A