Nazioartekotza
Carta Erasmus 21-27 Erasmus Policy Statement
KA1
Programa honen helburu nagusia herrialde europarretako hezkuntza eta prestakuntza sistemen arteko trukea, lankidetza eta mugikortasuna erraztea da.
Erdi mailako zikloetarako KA116 eta goi mailako zikloetarako KA103 programak ditugu; programa hauen bitartez ikasleek praktikak enpresa europarretan egiten dituzte. Ikasle eta langileen mobilitaterako KA 131-HED programa ere abian dugu.
KA2
Programa honen helburua erakundeen arteko elkarlana sustatzea da, berrikuntza eta praktika onak elkarrengandik ikasteko. Azken urteotan honako proiektuetan hartu dugu parte.
Proiektuak:
Proiektu honen oinarria matematikak dira baina, artea, literatura eta historiaren ikuspegitik landutako jardueren bitartez burutuko dena. Proiektuko ekintza guztiak, honen hezurdura osatzen duten jarduerak dira eta elkarlanean osatuko ditugu parte hartzen dugun ikastetxe guztion artean. Horrez gain, bi ikasturte hauetan zehar gure ikasleek, gainerako ikasleekin batera, elkar ezagutzeko aukera izango dute, programatuta dauden aste beteko luzera izango duten bidaietan:
- 2019ko martxoan, Suedian izango da topaketa
- 2019ko ekainean Errumanian
- 2019ko urrian Hernanin
- 2020ko martxoan Maltan.
Parte-hartzaileak:
- Polytechnische Schule Gmunden – Austria (Coordinador)
- Gizarte Berrikuntzako LHII – Hernani, Euskal Herria
- St. Augustine College – Malta
- Primary School of Lakkoma – Grezia
- Colegiul National “Alaxandru Ioan Cuza” Galati – Errumania
- Karlfeldtgymnasiet – Suedia
Proiektuaren helburua, hezkuntza sistema, lan-bizitza eta ikasleen arteko loturak sendotzeko, modu berritzaileak garatzea, probatzea eta esperimentatzea izan da. Hau dena, ikasleek praktikaldia egiten zuten bitartean.
Proiektuak, atazetan oinarritutako ikaskuntzan, komunikazioa, interakzioa eta parte-hartzea hobetzeko modu eta tresna berriak sortu ditu. “Diseinu Zerbitzu” metodologia eta tresna digital libreak erabili dira ikasleak, eskolako praktiketako tutoreak eta enpresetako instruktore edo arduradunen arteko ulermena eta elkarrekintza prosezuak garatzeko.
Erakundeen arteko proiektu honen parte-hartzaileak hauek izan dira:
- Haaga-Helia University UAS – Helsinki – Finlandia (Koordinatzailea)
- UAS University of Gent – Gent – Belgika (Bazkidea)
- Lanbide Heziketa Institutua -Omnia – Helsinki – Finlandia (Bazkidea)
- Lanbide Heziketa Institutua – Kutsehariduskeskus Tartu – Tartu – Estonia (Bazkidea)
- Ikaslan (Bazkidea) – (CIFP Gizarte Berrikuntzako LHII Ikaslanekin elkarlanean arituko da CIFP Iurreta LHII eta CIFP Tartanga LHII-rekin batera)”
Laguntza behar duten adineko eta aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gizarte-ekintza da. Honi erantzuteko profesionalek duten egokitze beharrean oinarritzen da, Alzheimer gaixotasuna, autismoaren espektroko gaitzak edo nahaste psikiatrikoak dituztenei bereziki. Helburua pertsona horien behar psikosozialei erantzutea izan da, ematen zaizkien zaintzak eta tratamentuak osatuz. Beraien bizi-kalitatea hobetu nahi izan da disziplina anitzetan oinarritutako ikuspegi terapeutiko batetik, eta, horri esker, trebetasun fisikoak, psikologikoak, kognitiboak eta sozialak zaintzea eta garatzea.