75 – urteurrena

TKgune

LH Dual

Agenda 30

Inteligencia competitiva

Igualdad de género

Normalización lingüística

ETHAZI

Skills

Internazionalización

UrratsBat

Reconocimiento de competencias profesionales
Inicio / Ikastetxea / Balio erantsia

Balio erantsia

Gizarte Berrikuntzako LHII eskolak formakuntza arautua eskaintzeaz gain garrantzia handia ematen dio gaur egungo gizartean ezinbestekoak diren hainbat alor eta balio lantzeari. Horrela, hizkuntza normalkuntza, genero berdintasuna, ingurumena eta adimen lehiakorra lantzeko proeiktuak ditugu.

Horretaz gain, elkarlanean dihardugu Hernaniko eta inguruko elkarteekin haien beharrei erantzuteko proiektuak landuz eta ekintza sozialetan parte hartuz.


Agenda 30

2015ean, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) kide diren estatu guztiek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten, planeta eta bertako biztanleak errespetatuko dituen oparotasuna lortu nahi duen anbizio handiko plan bat.

Agenda hau 2030. urterako bete beharreko 17 Garapen Iraunkorreko Helburuk osatzen dute, “inor atzean ez uzteko” asmoarekin. Klima-aldaketaren mehatxua inoiz baino errealagoa da orain eta helburu horiek funtsezkoak dira gazteenen etorkizuna arriskuan ez jartzeko. Gizarte Berrikuntzako LHII-n susperraldi berdeari laguntzen dioten helburuak betetzen saiatzen gara.

 

 


Adimen lehiakorra

Ikerketa eta berrikuntza lanbide heziketako ardatz bihurtzeko eta ikaskuntza-prozesuetan aurrera egiteko, zaintza eta adimen lehiakorreko sistema bat diseinatu eta ezartzea ezinbestekoa da lanbide heziketako ikastetxeetan.

Horregatik, enpresa eta erakunde ezberdinekin egiten dugun elkarlana oso garrantzitsua da, lan-sareen sorrera, talde lana, sormena…sustatzen baitira.

 

 


Hizkuntza normalkuntza

Hizkuntza normalkuntza proiektua euskara bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko programa bat da. Eskolan programa hau aurrera eramaten da, bere helburu nagusia euskararen erabilera hedatzea izanik.

Honako lau xede hauek jorratzen dira:

  • Hiztun kopurua haztea. Erabileraren maiztasuna handitzea.
  • Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
  • Euskararen presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.

 



Genero berdintasuna

Genero-rolak baztertu eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzea da helburua.

Gizarte Berrikuntzako LHII-n helburu horren aldeko apustua egin dugu eta gure ikaskuntza prozesuaren parte den balio bat izango da.

 

 


Skills

Lanbide Heziketako Olinpiadak skills izenez ezagutzen dira, eta zenbait esparrutan jokatzen den lehiaketa da.
Lehiaketak trebakuntza sustatzen du hainbat arlotan. Lanbide Heziketako informazio-tresna baliotsua da, ikasleen, irakasleen eta enpresen sustapenerako bideak sustatzen dituena, baita profesionalak, kalitatea eta berrikuntza zenbait ekoizpen-sektoretan trukatzeko plataforma eta estandarren bilakaera eztabaidarako foroa ere…