Enplegurako prestakuntza
Zer da enplegurako prestakuntza?
Jardunean zein langabezian dauden langileentzako doako prestakuntza eskeintza da. Langileen gaitasun tekniko zein zeharkakoak hobetuz, norberaren garapen pertsonala eta profesionala sustatzea du helburu.
Lanbideren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Prestazioko Planaren barruan egonik, Enplegurako prestakuntzak ez du kosterik, 100% doakoa da.
Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalak aurreikusitako ikastaroak zein ikastaro askeak eskeintzen dira. Ondorioz, profesionaltasun ziurtagiri osoak zein prestakuntza partzialak ikasi eta egiaztatu daitezke.
Enplegurako prestakuntzaren ezaugarri orokorrak:
-Langile eta langabetuentzak
-%100 doakoa
-Izen ematea Lanbideko web orrian edo bulegoan egin behar da
-Katalogo modularreko Profesionaltasun ziurtagiriak zein prestakuntzak partzialak (egiaztagarria den ziurtagiri ofiziala)
-Katalogo modularretik kanpoko ikastaroak (formazio espezializatua eta ziurtagiri ofiziala)
-Prestakuntza orduen %75 asistentzia derrigorrezkoa da
-Ikastaroak orokorrean astelehenetik ostegunera 18:00-21:00 izaten dira
Langileentzako ikastaroak
Jardunean dauden langileentzako ikastaroak dira (besteren konturako langileak, autonomoak eta koopera-kideak). Administrazio publikoko langileek eta langabetuek ikastaro hauetan parte hartu dezakete, gehienez partehartzaile kopuruaren %10 eta %30eko kopuruan hurrenez hurren.
Langabetuentzako ikastaroak
Prestakuntza teknikoa hobetu eta zeharkako gaitasunak landuz, lan munduratzera zuzendutako ikastaroak dira. Ohikoak baino ikastaro luzeagoak izaten dira normalean eta ikastaroaren amaieran enpresan praktikaldia eskeintzen da. Ikastaro hauek langabetuei zuzendutakoak dira ia bere osotasunean eta profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratuta daude.
Kontaktua: | 943 551 958 (Ext. 216) | 615 77 57 02
LANGILE ETA LANGABETUENTZAT IKASTAROAK / CURSOS DIRIGIDOS A EMPLEADOS Y DESEMPLEADOS
Gutxi gorabeherako datak / Fechas orientativas