Praktikak
Heziketa zikloa osatzeko, ikasleek ikastetxetik irten eta lantoki batean garatzen dute lantokiko prestakuntza modulua. Modu honetan, ikasleari ikaskuntza-prozesuan eskuratu dituen ezagutza, trebetasun eta gaitasunak praktikan jartzeko aukera eskeintzen zaio, lantokian bestelako gaitasunak ere eskuratuz.
Hernaniko Lanbide Heziketan Beterri eskualdeko eta inguruko 150 enpresa eta erakunderekin baino gehiagorekin ditugu harremanak. Alde batetik, ikasleak bere lan-praktikaldia etxetik ahalik eta hurbilen egiteko saiakera egiten dugu eta bestetik, enpresen beharretara ahalik eta hoberen egokituko diren ikasleak eskaintzen saiatzen gara.
Orokorrean, lantokiko prestakuntzako egonaldiak ezaugarri hauek izaten ditu:
– Iraupena: erdi-mailako zikloetan 380 ordu, eta, goi-mailako zikloetan 360 ordu (Martxotik Ekainera bitartean). (Irailetik Abendura kasu batzuetan)
– Bete beharreko ordutegia: 35 ordu/astea.
– Egutegia: enpresak betetzen duena izango da.
– Moduluaren ebaluazioa: enpresako instruktorea eta ikaslearen tutorea bilduko dira, GAI edo EZ-GAI den ebaluatzeko. Lanarekiko jarrera izango da nagusi ebaluazio horretan.
Azken finean, ikaslea lan-mundura hurbiltzeko zubia da LPko egonaldia, hau da, lan-munduan sartzeko beste aukera bat.