75 – urteurrena

Urratsbat


Proiektuari buruz

Urratsbat, enpresak sortzen laguntzeko programa bat da. Ikastetxea enpresa-haztegi bihurtzen da eta bertan, lan teknikari batek, ekintzaileari, bere enpresaren sorrerako  prozesua bideratzen laguntzen dio, proiektua tutorizatuz.

 


Eskaintzen dituen zerbitzuak

  • Ikastetxeak teknikari bat prest du, sustatzaileari enpresaren sorrerako prozesuko edozein unetan laguntzeko, ideiaren garapena eta bideragarritasuna elkarrekin aztertzeko.
  • Enpresa abian jartzeko aholkularitza integraleko zerbitzua.
  • Ikastetxeak sustatzaileari ekipatutako bulego bat erabiltzeko aukera ematen dio.
  • Enpresa sustatzaileak, prototipoak egiteko azterketa-fasean, ikastetxeak dituen instalazioak, tailerrak, software programak,e.a. erabil ditzake.

 

Nori zuzendua dago

  • Erdi- eta goi- mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Ikastetxean prestakuntza ez-arautu eta ez-presentzialeko ikastarotan parte hartu duen edonori.

Kanpoko loturak