75 – urteurrena
Inicio / Ikastetxea / Aurkezpena

Aurkezpena


Hernaniko Lanbide-Heziketa Zentrua, Gizarte Berrikuntzako LHII, lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoa da.
Pertsonak lan mundurako prestatzen ditugu, inguruko enpresei erantzuna emanez eta prestakuntza beraien beharretara egokituz.

Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloak eskaintzeaz gain, langile eta langabetuei zuzenduriko enplegurako prestakuntza ere eskaintzen dugu.

Ezagupen aurreratu eta eguneratuak barneratzeko formakuntza prozesuetan metodologia parte hartzaileak eta teknologia berritzaileak erabiltzen ditugu, gizartearekin eta inguruko enpresekin hartutako konpromisoak betetzeko helburuarekin.

Lanbide-informazio eta orientazioko zerbitzuak ere eskaintzen dira, eta hala badagokio, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-esperientziaren bidez lortutako gaitasunak ebaluatzeko zerbitzuak eta berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

Guretzat Gizarte Berrikuntza “Gizarteko Arazo Behar eta Erronkei erantzun berritzaile bat ematea da”.

Gizarte Berrikuntzaren ikuspegitik, gure ikastetxeak herri, eskualde nahiz nazioarteko gizartean ditugun aldaketa eta erronkei irtenbide berritzaileak ematea dugu helburu, garapen justu eta orekatu baten bila. Guzti hau hezkuntzaren oinarritik hasita baina proiektu, kolaborazio eta sorkuntza ezberdinak landuz, gure helburua ez bait da ikasleak heztea edo etorkizuneko pertsonei balore egokiak ematea soilik, gizarteari gure ekarpena egitea eta etorkizun hobe baten bila lan egitea baizik.

Gizartea hobetuko duten proiektu berritzaileak lantzen dituen erreferentziazko zentroa izan nahi dugu, hezkuntza integrala eskainiz eta giro onean lan eginez.


Misioa, bisioa eta balioak