75 – urteurrena
Inicio / Ikasle-ikasle ohiak / Orientazioa

Orientazioa


“Heziketa zikloetako ikasleei lanbide-orientazioko informazioa ematen zaie. Ikasketak amaitu ondoren dituzten aukera akademikoei (beste heziketa-ziklo batzuk, espezializazio-ikastaroak, urrutiko prestakuntza, unibertsitate-ikasketak, enplegurako prestakuntza, etab.) eta profesionalei (besteren eta norberaren konturakoak) buruz informatuz eta orientatuz.

Unibertsitateko ikasketak jarraitu nahi dituzten ikasleentzako informazio eta aholkularitza espezifikoa lantzen da: EHUko tailer praktikoak, unibertsitate-azokak, ate irekien jardunaldiak, unibertsitaterako sarbidearen ebaluazioa, EHUn aurrez izena emateko eta matrikulatzeko prozesua, etab.”

 

Era berean, kontsulta pertsonalei erantzuteko norbanakako arreta ematen da; ikasteko aukerei eta egin daitezkeen heziketa-ibilbideei buruzko informazioa eta orientazioa emanez, lanean hastea, lanari berriro ekitea eta enpleguaren hobekuntza errazteko.

Lan munduan eskatutako konpetentzia eta kualifikazio profesionalak lortzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko aukerei buruzko informazioa ematen da.