TKGune
Berrikuntza aplikatuko proiektuak enpresa txiki eta ertainentzat
Egungo testuinguru ekonomikoan, lehiakorra izateko berritzea beharrezkoa dela uste dugu eta enpresan berrikuntza hori sustatzea da gure asmoa. Horretarako, enpresa txiki eta ertainei TKgune zerbitzua eskeintzen diegu, gure baliabide material eta gure jakintza enpresen eskuetan jarriz eta proiektu berritzaileak sustatuz. TKgunek, bere eskaintza espezializatuaren bidez, produktu eta prozesuak hobetzen eta horiei balioa erantsiz merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko dizu.
Helburua: Enpresekin lankidetzan aritzeko berrikuntza aplikatuko proiektuak garatzea, irakasleek eguneratze zientifiko-teknologikorako dituzten premiei erantzuteko, betiere berrikuntza sustatuta bai enpresa txiki eta ertainetan, bai LHko ikastetxeetan.
Elkarlaneko proiektuak gauzatzean, prozesuan zehar ikasitakoa ikasleei transmititzeko konpromisoa dugu. Ikasleei egungo errealitatera egokitutako prestakuntza emateko bidea ematen digute proiektu berritzaile hauek.
ALBOKA 3D INPRIMAGAILUA
Musika tresna tradizionala da alboka eta erabat artesanala da bere sorkuntza, eskuz egindako instrumentua da. Eskulan horrek bere kostua du eta ondorioz, ez da instrumentu merke bat. Hare gehiago, teknika berezia behar da instrumentua jo ahal izateko eta ez dago edonoren esku. Ondorioz, haserako ikaskuntzan instrumentuaren kostua jeisteko modu bat da alboka 3D inprimagailuan egitea. Bi lan ildo jarraitu dira.Batetik, alboka erreal bat hartu eta neurriak eta funtzionamendua aztertu ondoren, eredu digital bat sortu eta inprimagarria eta funtzionala den alboka sortu da, edozeinek etxean inprimatzeko modukoa.
Bigarren lan ildoa alderantzizko ingeniaritzan datza. Alboka eskaneatu eta parametrizatu ondoren, editatu ahal izan dadin CAD 3D softwareak erabiliz, erreplika bat (prototipoa) inprimatu da Tknikaren laguntzarekin poliamida 12 materiala erabiliz. Kasu honetan, fabrikazio teknika hori erabiltzen duten enpresetan fabrikatzeko aurrekontuak eskatu dira eta bezeroaren esku jarri dira.