Gaitasun profesionalen egiaztatzea
Lanbide-esperientzia handia izan arren titulu ofizialik ez duten pertsonentzako baliabide bat da. Horrela, kualifikazio profesional batean ezarritako konpetentzia-atalak ofizialki akreditatu daitezke, lan-esperientziaren eta bizitzan zehar eskuratutako prestakuntza ez-formalaren gaineko analisi eta ebaluazio baten bidez.
[ZERBITZUAK][Esperientzia egiaztatzea]
Egitura horretan sartzeko betebehar nagusia, besteak beste, lan-esperientzia egiaztatzea da.
1. mailako kualifikaziorako, bi urte baino gehiagoko lan-esperientzia eta/edo egiaztatu beharreko gaitasunei lotutako 200 prestakuntza-ordu; eta, 2. eta 3. mailako kualifikaziorako, 3 urteko lan-esperientzia eta/edo 300 prestakuntza-ordu.
Prozedura
Lanbide-esperientzia egiaztatzeko prozesuan parte hartzeko, izena eman behar duzu, Eusko Jaurlaritzak dagokion deialdi publikoa egiten duenean.
Onartua izan ostean, prozesu batean parte hartuko duzu. Prozesu horrek hiru fase ditu:
- AHOLKULARITZA: Zure lanbide-sektoreko adituek zure historia aztertuko dute, eta zer gaitasun eskuratu dituzun eta zein falta zaizkizun ikusiko dute. Txosten bat egingo dute, hau adierazteko: hurrengo fasera pasatzea egokia dela edo zure lan-esperientzia osatu behar duzula prestakuntzaren bidez.
- EBALUAZIOA: Adituen batzorde batek proben bidez ikusiko dute ea egiaztatzeko eskatu dituzun gaitasunak eskuratu dituzun.
- ZIURTAGIRIA: Administrazioak ziurtagiri bat egingo du egiaztatutako gaitasun-
unitate bakoitzeko.
Ziurtagiri horiek metatu daitezke, profesionaltasun-egiaztagiria eskatzeko edo lanbide-heziketako titulu batera sartzeko, baldin eta sartzeko baldintzak betetzen badira.
Honen inguruan, informazio gehiago nahi izanez gero, etorri gure ikastetxera.