75 – urteurrena
Inicio / Ikastetxea / Historia

Historia


Gizarte Berrikuntzako LHII-k 1948 urtean du jatorria. “Escuela Profesional Obrera” izenarekin sortu zen Karmelo Labaka izeneko hernaniar apaiz gazte baten eskutik Urbieta kaleko “Ideal” zinemako eraikinean. 15 ikasle eduki zituen lehen urtean, 13 – 15 urte  bitartekoak, urtetik urtera ikasle kopurua handitzen joan zelarik.

Eskolak ikasturtez ikasturte, lanean hasteko prest zegoen gazte multzoa trebatzen zuen eta Karmelo Labakak martxan jarritako proiektuak aurrera jo zuen, izugarrizko garapena lortuz. Urtetik urtera, EPOk hezkuntzaren munduan ospe ukaezina lortu zuen, Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastetxerik onenen artean lekua irabaziz.

Berehala geratu zen eraikina txiki eta 1962 urtean edifizio berria inauguratu zen. 242 m2-ko eraikina izatetik 788m2-koa izatera pasa zen, 400 ikaslerentzako tokia edukiko zuelarik eraikin berriak (nahiz eta 555 ikasle izatera iritsi).

 

 

1981 urtean, aldaketa garrantzitsu bat eman zen. Eskola, “Karmelo Labaka” 21 kidek osatutako Kooperatiba bilakatu zen, ACNP-tik (Asociación Católica Nacional Propagandistas) bereiztuz.

1994an, Karmelo Labaka Lanbide Heziketako Eskola, Eusko Jaurlaritzaren sare publikoan sartu zen, kooperatiba etapari amaiera emanez. Handik aurrera, Karmelo Labakak Institutu Politeknikoa izena hartu zuen.

1997/98 ikasturtean Karmelo Labaka Institutu Politeknikoa eta  Agustin Iturriaga Batxilergo Institutoa bateratu egin ziren Hernani BHI izena hartuz.

2012/13 ikasturtean Urumea, Langile eta Elizatxo ikastetxeetako DBH-ak elkartu ziren Hernani BHI-ra. Horrela ikastetxeak  DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako zikloak eskeintzen zituen.

2015/16 ikasturtean Lanbide Heziketa banatu egin zen Hernani BHI-tik, Gizarte Berrikuntzako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua sortuz. Aurrerantzean Lanbide heziketa soilik eskeiniko da ikastetxean.