75 – urteurrena
Inicio / Berrikuntza / Kudeaketa politika

Kudeaketa politika


Gizarte Berrikuntzako LHII eskolaren oinarrizko helburua gure interes-taldeen behar eta itxaropenak asetzea da; hura lortzeko, talde-lana eta gure zerbitzuen kalitateak gure nortasunaren parte egin ditugu.

Gure hezkuntza-proiektua pertsonen erabateko formazioan datza, bai ikuspegi tekniko, bai giza-ikuspegiari dagokionean. Era honetan bailarako kultura- eta gizarte- garapenari lagundu nahi diogu.

Erreferente modura Euskadiko Lanbide Heziketako kudeaketa-eredua dugula eta indarrean dagoen UNE-EN ISO 9001:2015 erreferentzia-arauan zehaztutako baldintzak eta erakundeak sinatzen dituen beste baldintza batzuk betetzen dira eta ezarri dira. Honakoak betetzeko konpromisoa hartuz:

  • Gure interes-taldeen behar eta itxaropenak asetzea.
  • Ikastetxeko kalitate-, ingurumen- eta segurtasun-helburuak eskuratu.
  • Lege-betekizunak eta bestelakoak bete.
  • Ingurumena zaindu, kutsadura saihestu eta ikastetxearen eraginkortasun energetikoa hobetu.
  • Segurtasuna hobetu, modu horretan arriskuak gutxituz.
  • Ikastetxean ari den pertsona ororen segurtasun eta osasunerako arriskuak gutxitu eta ezabatzea lortu.

Gure ikastetxean sistemaren eraginkortasuna eta markatu ditugun helburu eta xedeak aldiro-aldiro berrikusten ditugu. Aipatutako helburu horiek eskuratu ahal izateko beharrezkoak liratekeen baliabideak bideratuko dira eta zentzu horretan ere, Kudeaketa Sistema Integratuan ezarritako jarraibideak betetzea Gizarte BerrikuntzakoLHII eskolako kide guztien ardura izango da.

Hernanin, 2023ko irailaren 15ean
Sinatuta: Ainitze Blanco
Gizarte Berrikuntzako LHIIko Zuzendaria