75 – urteurrena
Inicio / Berrikuntza / Metodologia

Metodologia


ERRONKETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA

Gaitasun edo konpetentzi teknikoetaz gain, zeharkako konpetentzietan jartzen da garrantzia:  taldean lan egiteko gaitasuna, autonomia, erantzukizuna, egoera berrien aurrean malgutasuna, komunikazioa, sormena…

Lan mundutik jasotzen ditugun eskaera berriei hobeto erantzuteko, Gizarte Berrikuntzako LHII ikastetxean metodologia eredu aldaketa ematen ari gara ETHAZI proiektuan oinarrituz.

Zer da ETHAZI ?

ETHAZI ikaskuntza-eredua, ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da.

Egoera problematiko bat planteatzen da, hori erronka bihurtu, eta prozesu osoa emaitza bat lortu arte elementu hauetan antolatuta dago: ziklo bakoitzeko konpetentzia tekniko eta espezifikoetan eta une honetan izaera estrategikoa duten zeharkako konpetentzietan.

Egoera problematikoak, kasu guztietan, taldetan konfiguratutako gela bati planteatzen zaizkio. Hor, lan-prozesuak aukera eman behar die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta, hortik, behar den ezagutza sortu behar dute, soluzio hoberenak proposa ditzaten.

ETHAZI EREDUAREN EZAUGARRIAK:

– INTERMODULARITATEA

– ZIKLOKO IRAKASLE TALDE AUTOKUDEATUAK

– EBALUATZEA, KONPETENTZIEN GARAPENEAN BILAKAERA IZATEKO

– IKASKUNTZA ESPAZIOAK EGOKITZEA

 

Pribatutasun Laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookiei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean egin duzun hizkuntza hautua gogoraraztea.