75 – aniversario
Inicio / Proyectos / Wukro

Wukro


Angel Olaran Elkartearekin elkarlanean aritu gara “Proyecto Humanitario en Wukro” ekimenean hainbat lan eginez.

Wukroko eskola honek baditu bi ziklo gure ikastetxeko zikloekin zerikusi handia dutenak: “Fabricación de metal general” eta “Construcción de instalaciones eléctricas”.

Hau dela eta, Angel Olaranekin harremanetan jarri ginen, bi ikastetxeen artean harremana egin eta gure laguntza, zerbitzuak, formakuntza etab. eskaintzeko.

 

Gure ikastetxeak proiektu hauek bideratu ditu:

  • Ikastetxeko Erdi Mailako Mantenu Lan Elektromekanikako ikasleek “Retrofiting” teknikaren bitartez (Makina erreminten berrikuntza) konpontzen eta berritzen dituzten makinak bidali ditugu Wukroko ikastetxera, hango ikasleek makina hauek erabiltzeko aukera eduki dezaten. 2 zerra txiki, esmeril bat, tronzadora bat eta soldadurako ekipoa bidali ditugu.
  • Bestalde, Wukron dagoen emakumeen espetxean, ile-apaindegi bat sortzeko asmoa dagoenez, baliagarriak izan daitezkeen lanabesak bildu eta bertara bidali ditugu. Hemen ere Retrofiting sistema erabili dugu, hainbat ikastetxe eta erakundetatik lortu ditugun lanabes guztiekin: ilea lehortzeko aparatuak, orrazkerak egiteko “buruak”, ilerako produktuak..
  • Angel Olaranek adierazi zigun ikas materiala erosteko dirua behar zutela, eta horretan laguntzeko Wukrorako Merkatu solidarioa sortu dugu Hernanin. Herrian Wukrorako proiektu honi indarra eman nahi izan diogu eta herritarrak kontzientziatu. Honetarako, Goi Mailako Animazio Soziokulturala eta Turistikoko Zikloko ikasleek honen aldeko kanpaina egin dute eta ikastetxeko gainontzeko ikasleek (Oinarrizko Lanbide Heziketakoek, Erdi Mailako Mekanizazio eta Mantenukoek eta Goi Mailako Diseinuko eta Elektrizitatekoek) egindako produktuak saltzeko merkatu solidarioa antolatu dugu.
  • Tailer solidarioa antolatu da eskolan Wukrora bizikletak bidaltzeko. Herriko biztanleei erabiltzen ez dituzten bizikletak eskolara ekartzeko eskatu zaie, ikastetxean konpondu eta txukundu ondoren Wukrora bidaltzeko. 12 bizikleta konpondu dira eta bertara bidaltzeko.