75 – aniversario
Inicio / Proyectos / Mugikortasuna landuz

Mugikortasuna landuz


Hernaniko Lanbide Heziketo ikasleek Hernaniko Udaleko teknikari eta zinegotziekin bilera egin dute Agenda 21en jorratzen ari diren proiektuak azaltzeko. “Mugikortasun jasangarria” gaia ardatz hartuta, eskolako ziklo ezberdinetako ikasleen parte hartzea sustatzen duen proiektu bat lantzen ari dira. Alde batetik, Animazio Soziokulturaleko taldeak ikerketa eta diagnostiko bat egin du herritarren mugikortasun ohiturak eta bizikletaren erabilpena aztertzeko. Bestalde, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko ikasleek bizikleta aparkalekuak diseinatu dituzte. Aparkaleku hauek Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek fabrikatuko dituzte, eta erdi mailako Mantenuko taldeak herrian zehar ipiniko ditu Udaleko mantenuko arduradunekin batera. Guzti honen berri eman eta bizikletaren erabilpena sustatzeko Animazio Soziokulturaleko ikasleek sentsibilizazio kanpaina bat egingo dute. Udaletxean egindako bileran, diagnostikoaren azalpena egin da eta diseinu ezberdinak aurkeztu dira.

Proiektu honekin ikasleen arteko elkarlana eta ikastetxe eta Udalaetxearen arteko harremana estutu nahi da.

Resumen de privacidad

Este sitio web utiliza cookies para que podamos ofrecerle la mejor experiencia de usuario posible. La información de cookies se almacena en su navegador y realiza funciones como reconocer la selección de idioma.