Kronikarako bitrinak
Kronika egunkaria Hernaniko denda eta eraikin publikoetan egoten da egunero eskuragarri herritarrek har dezaten. Askotan ordea beste paper eta iragarkiekin nahastuta ikusten dugu mostradoreetan; modu txukunagoan ikusgai egote aldera, Kronikatik deitu ziguten eta bitrina batzuk diseinatzeko eskatu ziguten. Erronka gustura onartu genuen eta goi mailako Diseinuko ikasleei proposatu genien bitrinen diseinua. Ikasle bakoitzak bere diseinua egin ondoren Kronikakoek diseinu egokiena aukeratuko zuten. Ikasleei oso erronka interesgarria iruditu zitzaien; batetik, erronka nahiko irekia eta kreatiboa zelako eta bestetik, proiektu erreala zelako. Ikasleek ETHAZI metodologiaren barruan beren diseinuak egin ondoren Kronikako kideen aurrean aurkeztu zituzten, behar diren gaitasun teknikoez aparte zeharkako gaitasunak (jendaurrean hitz egin, aurkezpen erakargarriak sortu…) landuz. Aurkezpenean “errealitate areagotua” erabili zuten bitrinak errealitatean nola geratuko ziren ikusteko. Kronikakoek prototipo egokiena aukeratu ondoren Ikastetxeak benetako prototipo baten fabrikazioan dihardu.
Hauek dira egindako diseinu batzuk:
Kronikak aukeratutako eredua honakoa da.
Errealitate areagotuaren erabilpenaren adibideak.
ETHAZI metodologia, ETHAZI gela.
Hona hemen eskolan fabrikatu duten prototipoa: