75 – aniversario
Inicio / Proyectos / Hirueko zaborrontziak

Hirueko zaborrontziak


Hernaniko Udalarekin elkarlanean, A21ekin lotutako hainbat ekintza egin dira. 2019 an bizikletentzako aparkalekuak egin ondoren, Udaletik ikastetxeak diseinatu eta egindako zakarrontziak herrian zehar jartzea proposatu ziguten. Proiektu interesgarria zela ikusi eta gero, zakarrontziak diseinatzea erabaki zen, IKASENPRESA proiektuaren barruan. Hernanin Rugbyak duen garrantzia kontuan hartuz zakarrontziei Rugby baloiaren itxura ematea erabaki zen. 3D imprimagailuan egindako hasierako prototipoak IKASENPRESA saria irabazi zuen. Proiektuak aurrera darrai eta 2FMD3 zikloko ikasleek fabrikagarria izango den diseinua egin zuten. Orain prototipoa fabrikatzen gabiltza, gero herrian jartzeko asmoz.