Inicio / Proyectos / Boleibol makina

Boleibol makina


Ikastetxeak herriko kirol elkarteekin elkarlana sustatzeko apustua egiten du. Hernaniko boleibol taldekoen ideiari erantzunez eta Diseinuko zikloko eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko ikasleentzako erronka polita izan zitekeelakoan, boleibol taldearentzako tramankulu bat diseinatzea eta fabrikatzea adostu zen.

Proiektu erreal bat denez parte hartzen duten ikasleentzako oso motibagarria da. Tramankulua boleibol mateak entrenatzeko erabiltzen den makina da. Makina honek baloiak altuera jakin batean mantentzen ditu eta jokalariek bata bestearen atzetik mateak entseatzen dituzte. Makina 8 baloirekin kargatu daiteke eta baloiak bukatu arte mateatzeko zonaldea automatikoki kargatzen du. Ondoren baloiak berriro toberatik sartuz makina kargatzen da. Makinak altuera erregulatzeko sistema eduki behar du,  jokalariak ez baitira altuera ez adin berdinekoak, eta desmuntagarria da,  modu erosoan gorde ahal izateko.

Proiektua goi mailako Diseinu Mekanikoko ikasleek 2021 urteko martxoan diseinatu zuten eta 2022 ko urtarrilean  Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleak fabrikatzen hasi dira, planifikatu den epearen barruan amaitzeko helburuarekin. Oinarri gisa boleibol elkarteko  kide batek bere kabuz fabrikatutako bat erabili da eta baita interneten aurki daitezkeen hainbat modelo ezberdin ere. Diseinatzeko garaian 3D eta 2D softwareak (Solidworks-Autocad  2D) erabili dira, fabrikatze prozesuan mekanizazioa eta soldadura (galdaragintza) erabiliko direlarik.