Atzo, irailak 20, Jokin Bildarratz (Hezkuntza Sailburua), Jorge Arévalo (Lanbide Heziketako Sailburuordea) eta Txema Murguialday (Gipuzkoako Ikuskaritzako Lurralde burua) izan genituen gure Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII ikastetxean.
Ikastetxean ditugun oinarrizko, erdi eta goi mailako zikloak ezagutzeaz gain, tailerretan eta ikasgeletan zeunden ikasleekin hitz egiteko tartea izan zuten. Bertan, ikasleek aurrera eramaten dituzten erronka, lan eta proiektuak ikusi eta ikasleen lana eta egunerokotasunaren inguruan interesa azaldu zuten.
Benetan bisita interesgarria eta emankorra izan zen: gure ikastetxearen, hezkuntza eskaintzaren, esku artean ditugun proiektuen eta ikastetxearen etorkizunaren inguruan hitz egiteko tartea ere izan genuen. Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII ikastetxean, eraldaketa handiak ditugu aurrikusita ikasturte honetan. Besteak beste, ikastetxean obra orokorrak egiten hastekoak dira urrian eta hamar hilabetez arituko dira hobekuntza eta erreforma lanetan.
Obrak, berrikuntzak, teknologia eta digitalizazioan aurrerapausuak, proiektu jasangarri eta berritzaileak… aurretik ditugun erronka guztiei eta batez ere, gure ikasleen formakuntzan eta egunerokotasunean lan egiteko indarberritu gaitu bisita honek. Jokin Bildarratz, Jorge Arévalo eta Txema Murguialday eskertzea besterik ez zaigu gelditzen, Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII eta ikastetxea osa
tzen dugun guztiok ezagutzeko eta entzuteko hartu duzuen denboragatik.
Mila esker!