Inicio / Oinarrizko lanbide heziketa / Elementu Metalikoen Fabrikazioa – 3 urte

Elementu Metalikoen Fabrikazioa – 3 urte


Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoan material metalikoekin (ferrikoak zein ez-ferrikoak) oinarrizko mekanizatze eta muntaia eragiketak egitea, bai eta elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoen muntaia eta mantentze eragiketa laguntzaileak gauzatzea, adierazitako kalitatearekin, dagozkion laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenaren babes arauak begiratuz eta ahoz zein idatziz komunikatuz, gaztelaniaz, euskaraz eta atzerriko hizkuntzaren batean.

Zikloa gainditzean, derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua lortuko duzu.

Lanbide Modulua Ordu-eslepeina Kurtsoa
3009. Zientzia aplikatuak I. 165
3011. Komunikazioa eta gizartea I.
165
3021. Soldadura eta metal-arotzeria.
132
3020. Fabrikazioko oinarrizko eragiketak 165
Tutoretza eta orientabidea I.
33
Gainontzeko gaitasunak: STEAM, lan arriskuen prebentzioa, marrazketa teknikoa… 330
3019. Zientzia aplikatuak II.
144
3012. Komunikazioa eta gizartea II.
168
3022. Aluminio eta PVCko arotzeria.
132
3073. Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak. 198
Tutoretza eta orientabidea II.
25
Gainontzeko gaitasunak: STEAM, lan arriskuen prebentzioa, marrazketa teknikoa… 330
E591. Oinarrizko eragiketak makina-erremintarekin. 168
3015. Ekipo elektriko eta elektronikoak
192
E800. Laneko prestakuntza eta orientabidea.
53
Tutoretza eta orientabidea III.
Gainontzeko gaitasunak: STEAM, lan arriskuen prebentzioa, marrazketa teknikoa… 210
3018. Lantokiko prestakuntza.
260
Zikoa Guztira 2870

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:

  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
  • Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen muntatzailearen laguntzailea.
  • Tresneria elektrikoa eta elektronikoa mihiztatzeko langilea.
  • Zirkuitu inprimatuetako osagaien muntatzailea.
  • Tresneria elektriko eta elektronikoen mantentze-lanetako laguntzailea.
  • Plaka eta tresneria elektriko eta elektronikoen probatzailea eta doitzailea.
  • Industria metalurgikoetako, produktu metalikoen fabrikazioko eta manufaktura-industrietako peoiak eta laguntzaileak.
  • Karbono-altzairuzko materialen errutiloz estalitako elektrodo bidezko arku elektrikozko soldatzailearen laguntzailea.
  • Egitura metaliko astun eta arinen eta hodien soldatzailearen laguntzailea.
  • Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea.
  • Metalen plasma bidezko eskuzko ebakitzailearen laguntzailea.
  • Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
  • Metal-arotzaren laguntzailea.
  • Egitura metalikoen muntatzailearen laguntzailea.

Profesional hau gai izango da:

  • Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta lantegian mekanizatzeko eta muntatzeko tresneria eta/edo obran instalatzeko eta mantentzeko tresneria prestatzeko.
  • Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura finkoak eta desmuntagarriak egiteko, segurtasun-, funtzionaltasun- eta ekonomia-irizpideei jarraiki.
  • Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzeko eta doitzeko, zati mugikorren doikuntzak, galgaketa edo lerradura lortuta.
  • Mekanizazio- eta tratamendu-eragiketak egiteko makina edo sistema automatikoak elikatzeko eta deskargatzeko.
  • Soldatzeko eragiketak zehaztapenen arabera egiteko, material metalikoen tresneria eta elementuak prestatuta, errutilozko elektrodo estaliaren bidezko prozedurak erabilita.
  • Egindako loturak egiaztatzeko, horretarako neurtzeko eta kontrolatzeko oinarrizko tresnak erabilita.
  • Egin behar diren eragiketak identifikatzeko, horretarako galdaragintza arineko produktuen dokumentazio teknikoa interpretatuta (planoak eta fabrikazio-prozesuak, lan-aginduak, besteak beste).
  • Txapak eta profilak prozedura mekaniko, automatiko eta erdiautomatikoen bidez ebakitzeko, galdaragintza arineko produktuak lortzeko.
  • Txapak eta profilak prozedura konbentzionalen bidez konformatzeko, galdaragintza arineko produktuak lortzeko.
  • Elementu akastunak ordezteko, tresneria desmuntatu eta muntatuta eta beharrezko doikuntzak eginda, instalazioak eta tresneria mantentzeko eta konpontzeko.
  • Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak mantentzeko lanak egiteko, eta, horretarako, haiek erabiltzeko eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.
  • Instalazioaren konexioak eta parametro bereizgarriak egiaztatzeko, eta, horretarako, neurtzeko tresneria kalitate- eta segurtasun-baldintzetan erabiltzeko, mantentze-lanak egiteko.

Familia: Fabrikazio mekanikoa, Elektrizitatea eta Elektronika

Iraupena: 3 ikasturte, 260 ordu lantokietan.

Eredua: A

Informazioa eskatu