75 – urteurrena
Inicio / Oinarrizko lanbide heziketa / Elektrizitatea eta Elektronika – 2 urte

Elektrizitatea eta Elektronika – 2 urte


Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza. Elementu eta ekipo elektriko eta elektronikoen muntatze eta mantentzean laguntza eragiketak gauzatzea, baita eraikinetarako eta eraikin-multzoetarako instalazio-elektrotekniko eta -telekomunikaziokoetan ere, beharrezko teknikak erabiliz, adierazitako kalitatearekin jardunez, dagozkion laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenaren babes arauak begiratuz eta ahoz zein idatziz komunikatuz, gaztelaniaz, euskaraz eta atzerriko hizkuntzaren batean.

Zikloa gainditzean, Derrigorezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko duzu (DBH).

Lanbide Modulua Horas-total Curso
3009. Zientzia aplikatuak I. 165
3011. Komunikazioa eta gizartea I. 165
3013. Instalazio elektrikoak eta domotikoak. 231
3014. Telekomunikazioetako instalazioak. 165
3015. Equipos eléctricos y electrónicos.
231
Tutoretza eta orientabidea I. 33
3012. Komunikazioa eta gizartea II. 168
3019. Zientzia aplikatuak II. 144
3016. Datuak transmititzeko sareak instalatzea eta mantentzea. 144
E570. Behe-tentsioko instalazio elektrikoen eta telefonia- eta komunikazio-instalazioen muntaketa eta mantentza-lana. 168
E800. Laneko prestakuntza eta orientabidea. 53
E571. Elektrizitate- eta elektronika-zerbitzuen bezeroentzako arreta. 25
Tutoretza eta orientabidea II. 48
3018. Lantokiko prestakuntza. 260
Zikoa Guztira 2000

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:

  • Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
  • Satelite-telebistako antena hartzaileen muntatzailearen laguntzailea.
  • Tresneria telefonikoko eta telegrafikoko instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Komunikazioko tresnen eta sistemen instalatzailearen laguntzailea.
  • Telefono-instalazioetako instalatzailearen eta konpontzailearen laguntzailea.
  • Energia elektrikoaren produkzioko eta banaketako industriaren peoia.
  • Sistema mikroinformatikoetako muntatzaile laguntzailea.

Profesional hau gai izango da:

  • Materialak eta erremintak pilatzea, eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan, instalazio domotikoetan eta telekomunikaziokoetan muntatzeko eta mantentzeko lanak egiteko.
  • Kanalizazioak eta hodiak muntatzea, kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituta.
  • Eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta instalazio domotikoetan kableatua zabaltzea, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuta.
  • Instalazio elektroteknikoetako tresneria eta elementu osagarriak muntatzea, kalitateko eta segurtasuneko baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraituta.
  • Instalazioak mantentzeko eta muntatzeko mekanizazioko eta loturako teknikak aplikatzea, horien beharren arabera.
  • Eraikinetako oinarrizko egiaztapen eta proba funtzionalak zein erregelamenduzkoak egitea, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabilita.
  • Instalazioetako tresneria eta elementuak mantentzeko eta konpontzeko eragiketa osagarriak egitea, horien funtzionamendua bermatuta.
  • Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan egindako esku-hartzeetan kalitateko eta segurtasuneko protokoloak aplikatzea.
  • Laneko arriskuen prebentzioko planean ezarritako zehaztapenak betetzea, lanpostuarekin lotzen diren arriskuak hautemanez eta aurreikusiz.
  • Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.

Familia: Elektrizitatea eta Elektronika

Iraupena: 2 ikasturte, 260 ordu lantokietan.

Eredua: ABD

Informazioa eskatu