75 – urteurrena
Inicio / Goi mailako zikloak / Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak


Lanbide-irudi honek eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe-instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, eta nork bere kontura zein besteren kontura.

Lanbide Modulua Ordu-eslepeina Kurtsoa
0517. Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak 165 1.a
0518. Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak 198 1.a
0519. Instalazio elektrikoetako dokumentazio teknikoa 66 1.a
0520. Sistema eta zirkuitu elektrikoak 165 1.a
0524. Instalazio elektrikoen konfigurazioa 198 1.a
0602. Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa
99 1.a
0527. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a
0521. Instalazio domotikoetako eta automatikoetako teknikak eta prozesuak 140 2.a
0522. Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena 160 2.a
0523. Instalazio domotikoen eta automatikoen konfigurazioa 200 2.a
E200. Ingeles teknikoa 40 2.a
0528. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a
0526. Sistema elektroteknikoetako eta automatizatuetako proiektua 50 2.a
0529. Lantokiko prestakuntza 360 2.a
Zikoa Guztira 2000

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:

  • Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
  • Proiektugile elektroteknikoa.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
  • Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko teknikaria.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua.
  • Behe-tentsioko sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako koordinatzaile teknikoa.
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako obren langileburua.
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako obren arduraduna.
  • Behe-tentsioko banaketa-sare elektrikoetako eta kanpo-argiteriako instalatzaileen taldeko burua.
  • Banaketa-instalazio elektrikoen eta kanpo-argiteriaren mantentze-lanen kudeatzailea.

Profesional hau gai izango da:

  • Behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren esparruan, instalazio elektroteknikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzea eta gainbegiratzea eta proiektuak garatzea. Konpetentziaren beste helburu bat da telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.
  • Instalazioei/sistemei buruzko zehaztapenen txostena egitea, proiektuak edo memoria teknikoak prestatzeko datuak lortu ondoren.
  • Instalazioen tresneriaren eta elementuen ezaugarri teknikoak kalkulatzea, indarrean dagoen araudia eta bezeroaren eskakizunak betetzeko.
  • Instalazioak eta sistemak arauzko zehaztapenen eta jarraibideen arabera konfiguratzea.
  • Dokumentazio teknikoa edo obraren ezaugarriak abiapuntu izanik, instalazioen muntaia eta protokoloak planifikatzea.
  • Obraren muntaia-programatik eta plan orokorretik abiatuta, instalazioen muntaia abian jartzea.
  • Instalazioak muntatzeko prozesuak ikuskatzea, obra-baldintzetara egokitzen diren egiaztatzea eta haien aurrerapena kontrolatzea, enpresaren helburuak betetzeko.
  • Instalazioak mantentzeko prozesuak ikuskatzea, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
  • Instalazioak zerbitzuan jartzea, eskakizunak betetzen direla ikuskatu, eta kalitate- eta segurtasun-baldintzak ziurtatu ondoren.

Familia: Elektrizitatea eta elektronika

Iraupena: 2000 ordu, 2 ikasturte, hauetatik 380 h lantokietan.

Eredua: D

Informazioa eskatu