75 – urteurrena
Inicio / Goi mailako zikloak / Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria

Sareko informatika-sistemen administrazioko goi-mailako teknikaria


Informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren funtzionaltasuna, bere baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta, betiere eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen arautegia

Lanbide Modulua Ordu-eslepeina Kurtso
0369. Sistema eragileak ezartzea 264
0370. Sareak planifikatzea eta administratzea 198
0371. Hardware oinarriak 99
0372. Datu-baseak kudeatzea 198
0373. Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak 132
0380. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99
0374. Sistema eragileak administratzea 120
0375. Sareko zerbitzuak eta Internet 120
0376. Web aplikazioak ezartzea 100
0377. Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea 60
0378. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia 100
0379. Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua 50
E-200. Ingeles teknikoa 40
0381. Enpresa eta ekimen sortzailea 60
0382. Lantokiko prestakuntza 360
Zikloa Guztira 2000

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Profesional hau gai izango da:

  • Sistema eragileak instalatu, haien ezaugarriak aztertu eta dokumentazio teknikoa interpretatzeko.
  • Oinarrizko softwarea konfiguratu eta informatika-sistemaren ustiapen-premiak aztertzeko.
  • Sistemaren informazioa segurtatzeko, prozedurak deskribatzeko eta babeskopiak eta sistema hutsegite-toleratzaileak erabiltzeko.
  • Informazioa zerbitzarietan zentralizatzeko eta domeinu-egiturak administratzeko.
  • Domeinuetarako sarbidea administratzeko eta segurtasun-eskakizunak aztertzeko.
  • Errendimendu-arazoak hautemateko sistema tresna egokiekin monitorizatuz eta prozedura dokumentatuz.
  • Baliabideen erabilera eta atzipena ikuskatzeko sistemaren segurtasun-premiak identifikatuz.
  • Software espezifikoa bezero/zerbitzari egiturarekin ezartzeko eskakizun funtzionalei erantzunez.


LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:Sistemen administrazioko teknikaria.

  • Informatikako arduraduna.
  • Internet zerbitzuetako teknikaria.
  • Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.
  • Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.
  • Telelaguntzako teknikaria.
  • Datu-baseen administrazioko teknikaria.
  • Sareetako teknikaria.
  • Sistemen gainbegiratzailea.
  • Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.
  • Web inguruneetako teknikaria.

Familia: Informatika eta komunikazioak

Iraupena: 2000o

Eredua: D

Informazioa eskatu