Inicio / Goi mailako zikloak / Fabrikazio Mekanikoko Diseinua

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua


Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketa­ko, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.

Teknikari honek, betiere, arkitektoen, injineruen edo lizentziatuen eta/edo arkitekto teknikoen, injineru teknikoen edo diplomatuen ikuskapenarekin jardungo du.

Lanbide Modulua Ordu-eslepeina Kurtsoa
0245. Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 198 1.a
0427. Produktu mekanikoen diseinua 297 1.a
0431. Fabrikazioaren automatizazioa 198 1.a
0432. Fabrikazio mekanikoko teknikak 198 1.a
0434. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a
0428. Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua 240 2.a
0429. Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua 120 2.a
0430. Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua 140 2.a
E200. Ingeles teknikoa 40 2.a
0435. Enpresa eta ekimen sortzailea. 60 2.a
0433. Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua 50 2.a
0436. Lantokiko prestakuntza 360 2.a
Zikoa Guztira 2000

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:

  • Delineatzaile proiektugilea.
  • Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
  • Produktuen garapeneko teknikaria.
  • Matrizeen garapeneko teknikaria.
  • Lanabesen garapeneko teknikaria.
  • Moldeen garapeneko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

Profesional hau gai izango da:

  • Fabrikazio mekanikoko produktuen eraikuntza-soluzioak asmatzeko eta, horretarako, horiek dimentsionatzeko beharrezko kalkuluak egiteko eta proba-planak ezartzeko.
  • Diseinatutako produktuak fabrikatzean beharrezkoa den dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta egunean edukitzeko.
  • Osagaiak eta materialak hautatzeko, fabrikazio-eskakizunak eta egindako kalkulu teknikoen emaitza kontuan izanda, eta industria-produktuen katalogoak edo bestelako informazio-iturri eleaniztunak erabilita.
  • Ezarritako eskakizunak beteko direla ziurtatzeko beharrezko saiakuntzetako eta homologazioko plana ezartzeko.
  • Planteatutako soluzioaren automatizazioa zehazteko, horren funtzioa eta parametroak finkatuta.
  • Multzoko eta fabrikazioko planoak industria-marrazketaren arauak kontuan izanda marrazteko, CADeko softwarea eta tresneria erabilita.
  • Diseinuan aldaketak egiteko, prototipoaren fabrikazioan antzemandako arazoen arabera.
  • Moldeen diseinua optimizatzeko, horiek bete eta hozteko prozesua simulatuta, eta, hala, moldatutako produktuen kalitatea ziurtatzeko, eta prozesu-denbora eta erabilitako baliabide energetikoak optimizatzeko.
  • Proiektuaren planoei dagokien dokumentazio tekniko osagarria (erabilera- eta mantentze-jarraibideak, eskemak eta ordezko piezak, besteak beste) prestatu, antolatu eta egunean edukitzeko, baliabide ofimatikoak erabilita.

Familia: Fabrikazio mekanikoa

Iraupena: 2000 ordu, 2 ikasturte, hauetatik 380 h lantokietan.

Eredua: D

Informazioa eskatu