Giza garapenerako esku-hartze proiektuak programatu, antolatu, dinamizatu eta ebaluatu. Horretarako talde dinamikak aplikatuz eta giza baliabideak, kulturalak eta aisialdirako baliabideak erabiliz.
Lanbide Modulua | Ordu-eslepeina | Kurtsoa |
0020. Lehen laguntzak | 66 | 1.a |
0179. Ingelesa | 165 | 1.a |
0344. Gizartean parte hartzeko metodologia | 132 | 1.a |
1123. Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak | 132 | 1.a |
1124. Talde-dinamizazioa | 132 | 1.a |
1128. Gizarte-garapena | 132 | 1.a |
1131. Animazio soziokulturalaren testuingurua | 132 | 1.a |
1133. Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 | 1.a |
1125. Kultura-animazioa eta -kudeaketa | 200 | 2.a |
1126. Animazio turistikoa | 140 | 2.a |
1129. Gazteentzako informazioa | 100 | 2.a |
1130. Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea gazteekin | 100 | 2.a |
1134. Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 | 2.a |
1132. Animazio soziokulturaleko eta turistikoko proiektua | 50 | 2.a |
1135. Lantokiko prestakuntza | 360 | 2.a |
Zikoa Guztira | 2000 |
Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:
- Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
- Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
- Unibertsitate-ikasketak, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:
- Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko koordinatzailea eta zuzendaria.
- Kanpalekuen, gazte-aterpeen, kolonia-etxeen, abeletxe-eskolen, gaztelekuetako gelen eta natura-eskolen koordinatzailea eta zuzendaria.
- Gizarte- eta kultura-animatzailea.
- Gizarte-dinamizatzailea.
- Elkarte-sektorerako aholkularia.
- Gizarte-teknikaria.
- Kultura-zerbitzuetako teknikaria.
- Gazteentzako informatzailea.
- Hoteleko animatzailea.
- Ikuskizunetako eta gau-jaietako animatzailea.
- Turismo-konplexuetako aire zabaleko olgeta-jardueren animatzailea.
- Turismo-animazioko saileko burua.
Profesional hau gai izango da:
- Jardun soziokulturaleko proiektuak egiteko, testuingurutik eta pertsona hartzaileengandik jasotako informazioa abiapuntu izanik, eta jenero-ikuspegia txertatuz.
- Jardun soziokulturaleko proiektuak sustatzeko eta hedatzeko espazioak, estrategiak eta materialak diseinatzeko.
- Animazio soziokulturaleko eta turistikoko sailak, programak eta jarduerak antolatzeko.
- Jardun soziokulturaleko proiektuetako monitore-taldeak sortu, dinamizatu eta gainbegiratzeko.
- Jarduera ludikoak eta kulturalak diseinatu, ezarri eta ebaluatzeko, beharrezkoak diren baliabideak antolatuz.
- Gazteei zuzendutako gizarte eta hezkuntza-jarduerak diseinatu, ezarri eta ebaluatzeko, aukera-berdintasuna uztartuz.
- Taldeak dinamizatzeko, parte-hartzea sustatuz eta dinamizatzeko teknikak aplikatuz.
- Ezbeharretan eta larrialdietan, lehen laguntzaren arloan ezarritako protokoloak aplikatzeko.
- Taldean lan egiteko eta arazoei aurre egiteko.
Familia: Gizarte eta kultura zerbitzuak
Iraupena: 2000 ordu, 2 ikasturte, hauetatik 380 h lantokietan.
Eredua: D