75 – urteurrena
Inicio / Erdi mailako zikloak / Mantentze-lan elektromekanikoetako teknikaria

Mantentze-lan elektromekanikoetako teknikaria


Makineria eta tresneria industriala eta produkzio-linea automatizatuak muntatzea eta mantentzea, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.

Lanbide Modulua Ordu-eslepeina Kurtsoa
0949. Fabrikazio-teknikak 231 1.a
0951. Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak 264 1.a
0952. Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak 231 1.a
0954. Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak 231 1.a
E-100. Ingeles teknikoa 33 1.a
0950. Lotura- eta muntaia-teknikak 105 1.a
0953. Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak 189 2.a
0955. Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak 168 2.a
0956. Laneko prestakuntza eta orientabidea 380 2.a
0957. Enpresa eta ekipen sortzailea 63 2.a
0958. Lantokiko prestakuntza 380 2.a
Zikoa Guztira 2000

Honako IKASKETA HAUEK EGITEN JARRAITU dezakezu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo bat.
  • Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Batxilergoa, haren edozein modalitatetan.

LAN-IRTEERA hauek izan ditzakezu:

  • Produkzio-lerro automatizatuen instalatzaile elektriko/elektronikoa.
  • Produkzio-lerro automatizatuen mantentzaile elektriko/elektronikoa.
  • Mantentze-lanetako mekanikaria.
  • Industria-muntatzailea.
  • Linea automatizatuetako mantentzailea.
  • Tresneria-ondasunetako muntatzailea.
  • Tresneria elektrikoetako muntatzailea.
  • Tresneria elektronikoetako muntatzailea.
  • Automatismo pneumatikoen eta hidraulikoen muntatzailea.

Profesional hau gai izango da:

  • Instalazioak muntatzearekin eta mantentzearekin lotzen diren eragiketak egiteko.
  • Instalazioetan dokumentazio teknikoaren araberako aldaketak proposatu, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko.
  • Instalazio elektromekanikoekin lotzen diren sistema mekanikoak, hidraulikoak, pneumatikoak eta gainerako elementu osagarriak muntatzeko.
  • Instalazio elektromekanikoekin lotzen diren sistema elektrikoak eta erregulazio eta kontrolekoak kalitate eta segurtasun-baldintzetan muntatzeko..
  • Instalazio elektromekanikoak mantentzeko eta muntatzeko osagai mekanikoak fabrikatuz eta/edo lotuz.
  • Instalazioen probak eta egiaztapenak egiteko, bai funtzionalak, bai arauzkoak; haien funtzionamendua egiaztatu eta doitzeko.
  • Taldean lan egiteko eta arazoei aurre egiteko.

Familia: Instalatze eta mantentze lanak

Iraupena: 2000 ordu, 2 ikasturte, hauetatik 380 h lantokietan.

Eredua: D (eleanitza ingelesa)

Informazioa eskatu