75 – urteurrena

Gizarte Berrikuntzako LHIIren estreinaldi bikaina Euskelec-en: bi sari lehen parte-hartzean

Asteburu honetan, Gasteiz lasterketa-zirkuitu zirraragarri bihurtu da, Euskelec, Lanbide Heziketako ikasleentzako auto elektrikoen lehiaketaren zazpigarren edizioarekin. Parte hartzen duten 24 taldeen artean, Euskadi, Valentzia, Kantabria eta Kanariar Uharteak barne, gure zentrua zegoen, Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII, txapelketan debuta eginez.

Euskelec lehiaketan lanbide-heziketako ikasleek % 100 elektrikoak diren ibilgailuak diseinatzen eta eraikitzen dituzte, motorra, motor-kontrolatzailea eta bateriak barne hartzen dituen oinarri eragile komun batetik abiatuta. Ekimen honen helburua ibilgailu elektrikoen eremuan talde-lana, sormena eta esperimentazio teknikoa sustatzea da.

Bere lehen parte-hartzean, gure taldeak parte hartzeko, proba guztiak gainditzeko eta karrera osatzeko helburua betetzeaz gain, bi sari eraman zituen: Berrikuntza Saria eta Fabrikazio Aurreratuko Diseinuaren Sari Berezia.

Berrikuntzari dagokionez, gure autoaren berezitasuna nabarmendua izan zen, izan ere, 3D inprimatzeko tekniken bidez fabrikatutako transmisioa bezalako piezak gehitu genituen, gure zentruan ematen den espezializazio-ikastaroari edo Fabrikazio Gehigarriko LHko masterrari esker. Fabrikazio Aurreratuko Diseinuaren Sari Bereziak ibilgailuaren eraikuntzaren bikaintasuna aitortu zuen, fabrikazio teknika berritzaileak baloratuz.

Proiektu hau erronka eta ikaskuntza esanguratsua izan da bertan parte hartu duten ikasle eta irakasle guztientzat, maila eta espezialitate desberdinetako ikasleak inplikatuz: bai Elektrizitate, bai Mekanizazioko Oinarrizko LHko ikasleetatik hasi eta Goi Mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko edo Fabrikazio Gehigarriko Espezializazioko ikasleetaraino. Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII taldeak esfortzuarekin eta lankidetzarekin lorpen handiak lor daitezkeela erakutsi du. Euskelec-en izandako estreinaldiko arrakasta horrek ikastetxea etorkizuneko edizioetan parte hartzen jarraitzera eta ikasleen garapen tekniko eta sortzailea bultzatzen jarraitzera motibatzen du.

Talde osoa zoriontzen dugu, ikasle zein irakasle, egindako lan eta dedikazio bikainagatik, eta eskerrak ematen dizkiegu Euskelec ekimenaren antolatzaileei ikasteko eta hazteko aukera paregabe hau emateagatik. Gogo biziz etorkizunean lehiaketa eta esperientzia gehiago bizitzeko!