75 – urteurrena

EuskoSkills 2025ean arrakasta: Pablo, bigarren postua Elektrizitate modalitatean

Maiatzaren 13tik 15era bitartean, gure ikastetxeko Lanbide Heziketako ikasleek EuskoSkills 2025 lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute. Lehiaketa Ficoban (Irun) egin da, eta Euskadi osoko LHko ikasleak bildu ditu, gazteen trebetasunak eta gaitasun profesionalak erakusteko topagune bihurtuz.

Gure ikastetxearen ordezkari gisa, Pablo, Elektrizitateko Erdi Mailako ikaslea, aritu da, eta bigarren postua lortu du bere modalitatean. Pablo trebetasun tekniko bikainaz, arduraz eta jarrera eredugarriz nabarmendu da, maila handiko parte-hartzaileen artean, eta gure ikastetxeko prestakuntza sendoa agerian utzi du.

Gainera, datorren ikasturtean Pablo Goi Mailako ikasketak egingo ditu, bere prestakuntza are gehiago osatuz eta etorkizun profesional bikaina eraikitzen jarraituz.

Gure ikastetxetik zorionak eman nahi dizkiogu lortutako emaitza bikainagatik, eta baita prozesu osoan zehar laguntza eman dion irakaslegoari ere. Zalantzarik gabe, EuskoSkills lehiaketan izan duen parte-hartzea harrotasun iturri da gure komunitatearentzat.

Zorionak, Pablo!

Pribatutasun Laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookiei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean egin duzun hizkuntza hautua gogoraraztea.