75 – urteurrena

Denis Itxaso eta Jaime Fernández izan ditugu gaur eskola bisitatzen

Gaurkoan Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren Ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan, eta  bere aholkularia den Jaime Fernández izan ditugu bisita ofizialean gure Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII ikastetxean.

 

Bisitan, ikastetxean ditugun oinarrizko, erdi eta goi mailako zikloak ezagutu dituzte, baita ikasleek aurrera eramaten dituzten erronka, lan eta proiektuak ere. Lanbide Heziketaren inguruan eta bertan lantzen diren proiektu eta metodologien inguruan interesa  azaldu dute. 

 

Mila esker, Denis Itxaso eta Jaime Fernández, zuen denbora eta interesagatik!

Pribatutasun Laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookiei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean egin duzun hizkuntza hautua gogoraraztea.