Uncategorized @eu

EuskoSkills 2025ean arrakasta: Pablo, bigarren postua Elektrizitate modalitatean
Maiatzaren 13tik 15era bitartean, gure ikastetxeko Lanbide Heziketako ikasleek EuskoSkills 2025 lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute. Lehiaketa Ficoban (Irun) egin da, eta Euskadi osoko LHko ikasleak bildu ditu, gazteen trebetasunak eta gaitasun profesionalak erakusteko topagune bihurtuz. Gure ikastetxearen ordezkari gisa, Pablo, Elektrizitateko Erdi Mailako ikaslea, aritu da, eta bigarren postua lortu du bere modalitatean. […]
Read more »
Gizarte Berrikuntzako LHIIren estreinaldi bikaina Euskelec-en: bi sari lehen parte-hartzean
| Leave a CommentAsteburu honetan, Gasteiz lasterketa-zirkuitu zirraragarri bihurtu da, Euskelec, Lanbide Heziketako ikasleentzako auto elektrikoen lehiaketaren zazpigarren edizioarekin. Parte hartzen duten 24 taldeen artean, Euskadi, Valentzia, Kantabria eta Kanariar Uharteak barne, gure zentrua zegoen, Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII, txapelketan debuta eginez. Euskelec lehiaketan lanbide-heziketako ikasleek % 100 elektrikoak diren ibilgailuak diseinatzen eta eraikitzen dituzte, motorra, motor-kontrolatzailea eta […]
Read more »
ZABALIK DAGO LANGILE ETA LANGABETUENTZAT IKASTAROEN IZEN EMATEA
/ | Leave a CommentDagoeneko zabalik dago Lanbidek gure eskolan Doainik eskaintzen dituen ikastaroen izen ematea. Aurten 2 ikastaro berri gehitu ditugu gure ohiko eskaintzan: TXAKURREKIN LAGUNDUTAKO TERAPIA eta INGELESA A2. Eman izena HEMEN.
Read more »
PORNOGRAFIA GAUR EGUNGO SEXU-HEZIKETA OTE? HITZALDIA
/Nerabeen gurasoentzako hitzaldia. Noiz: Otsailak 1 Ordua: 17:30-19:00 Lekua: Biteri kultur etxean. Hizlaria: Eider Goiburu Hizkuntza: Euskaraz (Aldibereko itzulpen zerbitzua) Doakoa. Aurrez izena ematea komeni da: https://labur.eus/trebagurasoak23 Informazio gehiago: 943 337041 edo gazteria@hernani.eus
Read more »
ERREALITATE BIRTUALAREN INGURUKO FORMAKUNTZA
/Teknologia munduan hasteko trebakuntza digitaleko proiektuaren barruan, urria eta azaroan zehar, errealitate birtualeko formakuntza saio batzuk eskaini ditugu ikastetxean. Saio hauek, Innovae enpresaren eskutik eskaini ditugu eta bertan, 2 orduz, errealtitate birtualeko tresnak ezagutu eta probatzeaz gain, mundu horretara gerturatzeko eta esperimentatzeko aukera izan dute gerturatu direnek. Lehenengo bi saioetan, guztira, ATZEGIko 29 kide izan […]
Read more »
75. urteurrena (EKITALDI INSTITUZIONALA)
/Urriaren 27an, ikastetxearen 75. urteurrenaren egitarauaren barruan, Ekitaldi Instituzionala ospatu genuen. Beste zenbait ordezkarien artean, Xabier Lertxundi (Hernaniko Alkatea), Jokin Bildarratz (Hezkuntza Sailburua) eta Jorge Arevalo (Lanbide Heziketako Sailburuordea) bertaratu eta gure ikastetxearen historian mugarri garrantzitsu hau partekatu zuten. Gure herrian hezkuntzak eta komunitateak duten garrantzia nabarmendu zuen une berezia izan zen. Mila esker parte […]
Read more »
Urrezko domina “EUSKOSKILLS 2023” txapelketan
/“EuskoSkills 2023” txapelketa izan da Maiatzaren 9tik 11ra bitartean Ficoban. Txapelketa hau, lanbide heziketa ikasten ari diren ikasleei zuzendurik dago eta ziklo ezberdinetako ikasleek beraien artean lehiatzeko aukera izaten dute. Goi mailako “Sistema elektrotekniko eta automatizatuak” zikloan, gure ikaslea den Mikel-ek irabazi du urrezko domina. Oso garaipen berezia izan da guretzat, izan ere, ikasle honek […]
Read more »
RUGBY ELKARTEAREKIN ELKARLANA
/Gaurkoan gure OLHko azken kurtsoko ikasleek aurten egindako elkarlan baten berri eman nahi dizuegu. Izan ere, ikasle hauek jadanik beren praktikaldia egiten ari dira, baina klaseak bukatu aurretik egindako azken lanetako bat, Hernaniko Rugby elkartearekin elkarlanean izan zen. Asko ikasteaz gain, herriko kluba gertuagotik ezagutzeko aukera paregabea izan da. Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHIIn, beti […]
Read more »
75.urteurrena (PRENTSAURREKOA)
/Martxoaren 1ean gure ikastetxeak 75 urte betetzen ditu eta horregatik, ospakizunez betetako urtea dugu aurretik. Gaur, Otsailak 23, prentsaurreko bat eskeini dugu gure egitaraua aurkezteko. Gonbidatuen artean , Oier Agirresarobe (Euskara eta hezkuntza alorreko zinegotzia) eta Jokin Nazabal (Hernaniko euskera eta hezkuntza teknikaria) izan ditugu, Kepa Altube (Ikaslen Gipuzkoako kudeatzailea), eta hainbat ikasle eta irakasle […]
Read more »
ONARRIZKO LANBIDE HEZIKETAREN INGURUKO BILERA INFORAMTIBOA BITERI KULTUR ETXEAN
/Pasa den Ostegunean, Urtarrilaren 12an, Hernaniko Biteri Kultur etxean bilera informatibo bat eskeini genuen. Oinarrizko Lanbide Heziketaren inguruko informazio zalbaldu zen bertan, bertaratu zirenen zalantzak ere argitzeko helburuarekin. Mila esker tarte bat hartu zenuten guztioi bertaratzeagatik.
Read more »
EKONOMIA ZIRKULARRA MODELATUZ
/Hondakinak Prebentzioko Europako astearen baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak “Ekonomia zirkularra modelatuz” eskulturaren erakusketaren laugarren edizioa jarri zuen martxan. Joan den ostegunean gure ikasleak 4.edizioko diploma banaketan izan ziren “Hontzaren zuhaitza” lanarekin.
Read more »
Denis Itxaso eta Jaime Fernández izan ditugu gaur eskola bisitatzen
/Gaurkoan Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren Ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan, eta bere aholkularia den Jaime Fernández izan ditugu bisita ofizialean gure Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII ikastetxean. Bisitan, ikastetxean ditugun oinarrizko, erdi eta goi mailako zikloak ezagutu dituzte, baita ikasleek aurrera eramaten dituzten erronka, lan eta proiektuak ere. Lanbide Heziketaren inguruan eta bertan lantzen diren proiektu […]
Read more »
Jokin Bildarratz , Jorge Arévalo eta Txema Murguialday-ren bisita
/Atzo, irailak 20, Jokin Bildarratz (Hezkuntza Sailburua), Jorge Arévalo (Lanbide Heziketako Sailburuordea) eta Txema Murguialday (Gipuzkoako Ikuskaritzako Lurralde burua) izan genituen gure Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII ikastetxean. Ikastetxean ditugun oinarrizko, erdi eta goi mailako zikloak ezagutzeaz gain, tailerretan eta ikasgeletan zeunden ikasleekin hitz egiteko tartea izan zuten. Bertan, ikasleek aurrera eramaten dituzten erronka, lan eta […]
Read more »
MATRIKULAZIOA
/Hona hemen matrikularako kontutan izan beharreko datak. Jarri zaitez gurekin kontaktuan.
Read more »
UNIVERSAL ROBOT robot kolaboratiboaren jardunaldia
/“UNIVERSAL ROBOT” Jardunaldian izan gara gure ikastetxean egiten ditugun proiektuak azaltzen.
Read more »
IKASTAROA EKAINEAN
/Izena emateko jarri gurekin kontaktuan. ep@hernanilanh.eus 615775702
Read more »

AURREMATRIKULA
/Aurrematrikula egiteko epea laister irekiko da. Anima zaitez eta egin aurrematrikula!
Read more »

Lanbide Heziketa Azoka
/Txantxagorri elkartearen ondoan Goizean, 10:00 – 14:30 Lanbide Heziketako zikloen erakusketa, zuzeneko azalpenak jasotzeko aukera paregabea.
Read more »
Universal Robots-ekin hitzarmena
/ | Leave a CommentIkasturte honetan, Universal Robotsekin egindako hitzarmenaren barruan, robot industrial mota ugari simulatu eta programatzeko aukera ematen duen RoboDK softwarearekin lan egin dugu.
Read more »



